Real, real, real

Guaixe 2009ko apirilaren 6a

Oihu horiek entzun ziren larunbat arratsaldean beteta zegoen Olatzagutiako San Migel elizan. 11 urteko Beñat Fresneda olaztiarra Fabako errege izendatu zutenean entzun ziren oihu horiek. Infanzoiek eta nobleek errege izendatu berria ezkutu gaiena jaso zuten, Teobaldoen dinastiak jarritako ohiturari segituz. Aurretik erret segizioak San Sebastian ermitatik elizara bitarteko bidea egin zuten. Behin elizan arma erregeak protagonistak aurkezten hasi zen. Agintariak elizako presbiterioan kokatu ziren, bost merinaldeetako banderak eta hainbat arma ezkutu aldamenean zituztela, tartean Olatzagutiakoa.  Fabako erregeak foruen defentsa eginen zuela zin egin zuen eliza, noblezia eta infanzoien aurrean. Hiru estamentuek, bestalde, fideltasuna aitortu zioten eta baita bedeinkatu ere. Erret jantziak jantzi ondoren, ezpata, koroa eta zetroa jaso zituen erregeak. Ezkutu gainean jaso zutenean Nafarroako himnoa entzun (Erkudengo Ama abesbatzak kantatuta). Ekitaldia Fabako erregearen omenezko aurreskuarekin eta Agur Jaunak abestuz bukatu zen. GehiagoMuthiko Alaiak eta Olatzagutiako Udalak antolatutako egitarauak bukaera borobila izan zuen. 260 pertsona bildu ziren afari ederrean. Bestalde, egunean zehar txikienak arku jaurtiketako tailerrarekin eta ezpatarien borrokekin gozatzeko aukera izan zuten. Parte-hartzileak:Fabako erregea, Beñat Fresneda.Nafarroako erregea, Angel Herrero.Nafarroako Blanca, Adelaida Kintana.Vianako printzea. Angel Gorospe.Arma erregea, Fernando Hualde.Gotzainak: Aitor Galbete, Ivan Imaz eta Erik Mendoza.Nobleak: Naroa Gurmindo, Aitor Lorea, Maider Agirre, Markel Galbete, Irene Lopez de Goikoetxea eta Lorena Lopez de Goikoetxea.Infanzoiak: Ane Oraa, Irantzu Imaz, Asier Cruz, Zuriñe Argüelles, Maider Vilariño eta Leire Vilariño.Pajeak: Mireia Ribero, Xabier Grados, Andrea Mendoza, June Erauskin eta Ainire Ribero.Meza laguntzaileak: Ainara Galeano eta Asier Vicente.Suziri emaileak: Julen Bujanda, Asier Andueza, Lidia Marin eta Mikel Gil.Tronpeta joleak. Ruben Ruiz eta Iñigo Pla.Gudariak: Goio Arza, Manuel Ribero eta Pablo Goia.