14 kandela itzaliko ditu gaztetxeak

Guaixe 2009ko maiatzaren 8a

Gaur bertan abiaraziko du Olatzagutiako Gazte Asanbladak (OGA) Maisuenea Gaztetxearen 14. urteurrena. 19:30ean izanen da, gaztetxetik bertatik botatako txupinazoarekin. Ondoren, 20:00etan, Palestinari buruzko hitzaldia izanen da eraikin berean. Ekialde Hurbileko berri jaso ondoren, 21:30ean, doako pintxo afaria izanen da. LarunbataHainbat ekitaldi antolatu dituzte gazte olaztiarrek biharko. Plazan haurrendako jokoak izanen dira 10:30etik aurrera. Ordu bat geroago hamaiketakoa eskainiko dute. Gazteak Maisuenean mahaira eseriko dira eta ondoren, La Cigarrilla txarangarekin poteoan ariko dira, herrian barna. 21:00etan zezensuzkoa ateratzea iragarria dago. Haren aurrean korrika egin eta gosea egin ondoren, gaztetxean ogitartekoak doan emanen dituzte. Majo afaldu ondoen, Malas Pulgas eta Txapel punk taldeen kontzertua hasiko da. Maisuenea Gaztetxearen urteurrena ospatzeko OGA-k antolatutako egitarauak maiatzeko asteburu guztietan izanen du segida. SareanMaisuenea gaztetxeak martxo akaberaz geroztik Interneten ataria du, http://www.myspace.com/MAISUENEAGAZTETXEA. Web orri horretan sartzen denak gaztetxean aurreikusitako ekitaldien berri jasoko du. Horretaz gain, argazkiak, bideoak eta agenda ere badaude. OGA-rekin harremanetan jarri nahi dutenek web orrian agertzen den e-postaren bidez egin dezakete aurrerantzean.