Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Altsasuko Tarima Beltza antzerki taldeak Olaztira eramanen du bere azken antzezlana, ¿Habrá o no función? izenekoa. Jon Barbarinek zuzendutako taldeak joan zen hilean mustu zuen bere azken lana Altsasun, arrakasta itzelarekin mustu ere. Romeo eta Julieta klasikoaren entsegu orokorrean murgilduko gaitu Altsasuko taldeak. Bertan izanen dituzten ustekabe eta xelebrekeriaz gozatzeko aukera berria izanen dugu gaur, 22:30ean, Olaztiko kultur etxean.