Antzerki saio bikoitza Olaztin

Guaixe 2009ko maiatzaren 15a

Olaztiko kultur etxeak antzerki saio bikoitza hartuko du asteburuan. Gaur, 22:30ean, La monarquia hechizada antzezlana eskainiko du Altsasuko Antzerki Tailerrak. Virginia Albiraren zuzendaritzapean, taldekideei sortutako lana antzeztuko dute altsasuarrek. Marisa neska ameslariak, erregea galdu berri duen erreinura iristean bizitzen dituen istorioak kontatzen ditu. Pertsonen izararen inguruan hausnartzeko bidea ematen du antzezlanak. Oinak txotxongiloFamilia antzerkiaren txanda izanen da igandean, 18:00etan. Veronica Gonzalez igoko da Olaztiko kultur etxeko oholtza gainera eta zenbait pertsonaiari bizia emanen dio. Bere gorputz atalak erabiliko ditu horretarako, oinak, belaunak, eskuak edo beste, guztiak txotxongilo bihurtuak. Teatrino dei piede ikuskizuna da. Txotxongiloek fantasiaz, umorez, erritmoz eta kolorez beteriko eszenak antzeztuko dituzte, musika eta poemez lagunduta. Haur eta helduek gozatzeko moduko ikuskizun berezia da.