Olatzagutiako Santa Ana elkarteak antolatutako III. Santa Ana Frontenis Txapelketan 24 biko aritu dira lehian, gehienak sakandarrak, baina baita Iruñeko eta Arabako pare bat biko. Oso txapelketa entretenigarria eta lehiatua izan da, jokalarien maila parekoa izan baita. Giro ederra eta emozioa izan dira pil-pilean. Asteburuan Olaztiko txapelketaren finalak jokatu ziren eta Olaztiko Ismael eta J. Camuel bikoa izan zen txapelduna, Iruñea eta Caparrosoko Ferraz eta Gallegoren aurrean gailendu eta gero. Hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko lehian bi biko etxarriar lehiatu ziren. Hirugarrenak Moreno eta Barban izan ziren, eta laugarrenak Ubeda eta I. Zubiria.