Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Atzo 23 urtez azpiko torneorako baliagarria zen XII. San Isidro Saria zuten jokoan afizionatuek Natxituan, 118 kilometroko lasterketa. Naturgas-Energia talde arabarrean dabilen Xabier Zabalo olaztiarrak bere lehen garaipena lortu zuen, Naturgas taldeak lasterketan egindako lan bikaina borobilduz. Bere taldekide Jagoba Arberasen eta Seguros Bilbaoko Ion Izagirreren aurretik heldu zen helmugara Zabalo. Rural Kutxa talde sakandarrari dagokionez, Ruben Garcia laugarrena izan zen eta Yelco Gomez seigarrena. Euskaltel-Euskadi taldearen filiala da Naturgas. Lasterketa irabaztearekin bat bere palmaresa mustu du olaztiarrak, afizionatuetan daraman bosgarren denboraldi honetan. Txoperena hirugarrena ZangozanGazte mailako tropelak 19. Zangoza Hiria Trofeoa zuen jokoan larunbatean, 82 kilometroko lasterketa. Beola Motor taldeko Sergio Rodriguez iritsi zen bakarrik helmugara, Ibarrola Pipaon taldeko German Lopezi eta Rural Kutxako Beñat Loperenari 1:15eko tartea aterata.