Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
12 bikotek eman dute izena Olaztiko I. Erburua Padel Torneoan aritzeko. Bi multzotan banatuta ariko dira. A multzoko bikoak Sobredo-Palomares, Gomez-Gomez, Marauri-Flores, Barrenetxea-Zornoza, Galbete-Argüelles eta San Gil-San Roman dira, eta B multzokoak Garcia-Cruz, Gonzalez-Lorea, Medina-Montoya, Cantero-Rodriguez, Crespo-Lopez eta Crespo-Santamaria. Lehen jardunaldiko partidak-Maiatzaren 30ean, larunbatean: 9:30etik 11:00etara: Sobredo-Palomares - Gomez-Gomez11:00etatik 12:30era: Marauri-Flores - Barrenetxea-Zornoza17:00etatik 8:30era: Galbete-Argüelles - San Gil-San Roman18:30etik 20:00etara: Garcia-Cruz - Gonzalez-Lorea-Maiatzaren 31n, igandean: 10:00etatik 11:30era: Medina-Montoya - Cantero-Rodriguez11:30etik 13:00etara: Crespo-Lopez - Crespo-MartinezErakustaldi erakargarriaAurreko larunbatean padel erakustaldia egin zuten Olaztiko Erburua Kiroldegiko padel pistan. Olaztiko Udaleko kirol zinegotzi Javier Gil, instalakuntzen arduradun David Crespo eta Nafarroako Padel Federazioko buru Juan Pablo Pereyra eta Jose Migel Casimiro hurbildu ziren ekitaldira. Padel partida jokatu zuten Jose Migel Casimirok eta Javier Morionesek (Nafarroako Padel Selekzioko jokalariak) Juan Pablo Pereyraren eta David del Nidoren kontra. Partida ikusgarria izan zen, oso jokalari onak direlako. Bukaeran padel pala bat zozketatu zuten partida jarraitzera hurbildu zirenen artean. Gainera, ikusleek padelean aritzeko aukera izan zuten jokalari trebe horien kontra.