Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Larunbateko Maisutekno musika jaialdiarekin despeditu da Olatzagutiako Maisuenea gaztetxearen urtemuga ospakizunak. 20:00etatik jendetza bildu zen gaztetxearen inguruan eta hasteko DJ Aierten doinura Helena Santanok egindako action-paintinarekin gozatzeko aukera izan zuten. Gauean zehar platerean musika jartzen 7 dj gehiago izan ziren bildutako jendearen gozamenerako.Larunbatekoa jendetsua izan bazen, maiatzean zehar egindako beste ekitaldi batzuk ere hala izan dira. Esaterako, egitaraua zabaldu zuen urteurren eguna edo Txan magoaren emanaldia. Ospakizunen ondoren, gazte asanbladako kideak berriro auzolanei ekinen diete haien egoitza egoki uzteko.