Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Akelarre ludotekak haurrendako eta haien familiendako eskaintza berezia hartu zuen maiatzeko azken asteazkenean eta garagarrilaren aurrenekoan. Ludotekak, Burunda mendebaldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak eta Sakanako Mankomunitateko Immigrazio Zerbitzuak antolatu zuten topaketa, "bi kulturaren arteko zubien oinarriak". Antolatzaileek balorazio "oso baikorra" egin dute. Batetik, 50 haurrek baino gehiagok parte hartu dutelako eta, bestetik, 15 bat helduk parte hartu dutelako. Jakinarazi digutenez, olaztiar berrien inplikazioa "oso altua" izan zen eta hainbat jarduera haien bizkar izan ziren. Haien jakiak, musika eta dantzak dastatu, entzun eta ikasteko aukera izan zen. Bestalde, bertako gurasoek ere parte hartze aktiboa izan zuten. Batzuk eta besteak "oso pozik" gelditu ziren esperientziarekin eta "halako gauzak egiteko gogoa agerian geratu zen". Antolatzaileek, bestalde, uste dute egitasmoa "beste ludoteketara zabaltzeak merezi" duela. Haien ustez, "egia baita halako jarduerek kultura ezberdinetako pertsonen arteko harremanetan pausotxoak ematen hastea errazten dutela".