Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ostiral arratsaldean zabaldu zituzten Olatzagutiako igerilekuak. Hara sartzen direnek igerileku txiki eta ertaina eraberrituak opatuko dituzte. Ikasturtean zehar egindako lanen ondorio dira berrikuntza horiek eta haiekin legedira egokitu dira igerilekuak. Horrekin batera bi igerilekuetarako lurpeko ur arazte gela ere eraiki da. Lanek 384.201,26 euroko aurrekontua izan dute eta udalak inbertsio horri aurre egiteko Nafarroako Gobernuaren 150.000 euroko diru-laguntza jaso du. Igerilekua zabalik dago eta dagoeneko olaztiarrek hartaz gozatzeko aukera izan dute. Kudeatzaileek jakitera eman digutenez aurki adin guztietarako igeriketa eta acuagim ikastaroak hasiko dira. Igerileku sasoia agorrilarekin batera despedituko da. Sarrera Egunekoa / Jai eguna Sasoiko txartelaHaurrak 3,05 3,8 19,8Gazteak 4,55 5,7 29,75Helduak 6,05 7,6 31,665 urtetik gorakoak 3,6 3,8 19,8Ez-gaituak 1,5 2,25 19,8Familia txartelarekin haurrek erdia ordaintzen dute. Sutegiko bazkideek %25eko beherapena dute.