Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ring-eko izar handia izan zen Pedro Quintana Bengoetxea 50, 60 eta 70eko hamarkadan. Orain, berriz, zineko izar izateko atarian dago. Bitart eta JYT Kreaktibos produkzio-etxeek pantaila handira eramanen dute Olaztiko borrokalari handia. Jose Luis Urrutia da gidoilari eta zuzendaria. Gaur gauean emanen dute El Hercules Navarro dokumentalaren aurrerapena, Olatzagutiako kultur etxean. Hiru saio emanen dituzte, 22:00etan, 22:30ean eta 23:00etan. Emanaldi bakoitzaren ondoren, casting baten deialdi publikoa eginen da. Pedro Quintana Bengoetxea1928an jaio zen Olatzagutian. Belaunaldi harretan zenbait sakandar nabarmendu ziren borroka librean eta horien artean leku berezi aizan zuen Pedro Quintanak. Bengoetxea I.a izenez ezagutzen zuen herriak, baina komunikabide batzuek Hercules nafarra ezizena eman zioten. Borroka libreko profesionala izan zen 50, 60 eta 70eko hamarkadan. Bere modalitateko borrokalari onenekotzat dute adituek. Espainiako txapelduna izan zen 22 aldiz, Europako txapelduna 7 aldiz eta munduko txapelduna 3 aldiz. 1976an utzi zuen borroka profesionala. Casting-a Pedro eta bere anaia Juan Quintana Bengoetxearen papera eginen duten bi mutil gazte aukeratzeko eginen da casting-a. 1,80-1,85 metroko 17-20 urteko gazteen bila dabiltza produktoreak. Pedroren familiak jakinarazi digunez, "ez dute ezer berezirik antzeztu eta esan behar. Produktoreak esandako pausuak ematera mugatu behar dira". Gaur gauean emanen dute argibide gehiago, dokumentalaren aurrerapenaren ondoren.