Ane Martinez zilarrezkoa 50 metro libretan

Guaixe 2009ko uztailaren 8a

Asteburuan Euskal Herriko Igeriketa Txapelketak jokatu ziren Santurtzin. Aipatu txapelketetan parte hartzeko minimo edo marka batzuk izan behar dira, eta horregatik Sakana Igeriketa taldetik soilik kide bat aritu zen, haurren mailako Ane Martinez Mazkiaran altsasuarra. Hiru probatan aritu zen altsasuarra: 200 m libreak, 100 m libreak eta 50 m libreak. Bere espezialitatea distantzia motza da, eta hori agerian geratu zen. 200 metrotan 17.a sailkatu zen (2:26.91), 100 metrotan zazpigarrena (1:06.08) eta 50 metrotan bigarrena sailkatu zen, zilarrezko domina jantziz (29.94), Amaia Iturberen atzetik sailkatu eta gero (29.74). Gainera, Espainiako Txapelketetara sailkatzeko minimoa lortu zuen Ane Martinezek, nahiz eta lehendik ere beste minimo bat izan. Burua Espainiako TxapelketetanIgerilari altsasuar gazteak uztailaren 26tik 30era bitartean Bartzelonan jokatuko diren Espainiako Igeriketa Txapelketetan dauka burua. Bi probatan ariko da Ane: uztailaren 26an 50 m libretan, eta uztailaren 29an 100 metro libretan. Soilik Nafarroako bi neskek lortu dute Espainiako Txapelketetan egotea: Amaya taldeko Nahia Asiainek eta Sakana Igeriketa Taldeko Ane Martinezek. Ea zer moduz doakion Aneri.