Bengoetxea I.aren ordezkoaren bila

Guaixe 2009ko uztailaren 21a

Hilaren hasieran iragarri genuen bezala, Bitart eta JYT Kreaktibos produkzio-etxeek dokumental batean jasoko dute Olaztiko borrokalari handi Pedro Quintana Bengoetxearen bizia. Jose Luis Urrutiak zuzenduko du El Hercules navarro dokumentala. Horretarako haren eta bere anaiaren papera eginen duten bi aktoreren bila dabiltza. 1,80-1,85 metroko 16-20 urteko sasoiko gazteak behar dituzte produktoreek. Pedroren familiak jakinarazi zuenez, "ez dute ezer berezirik antzeztu behar. Produktorean esandako pausuak ematera mugatu behar dira". Hilaren 23an, ostegunean eginen dute castinga, 10:00etatik 13:00etara, Olaztiko kultur etxean. Informazio gehiago eskura daiteke 667 613 474 (Txarly Marques) eta 667 456 224 (Jose Luis Urrutia) telefonoetan.