Kaiak jardunaldia ostegunean Olatzagutian

Guaixe 2009ko uztailaren 24a

Olatzagutiako igerilekuek kaiak jardunaldia hartuko dute ostegunean, hilak 30, arratsaldeko bostetatik aurrera. Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak eta Olatzagutiako Udalak antolatu dute ekitaldia, eta bertan aritzeko izena eman daiteke uztailaren 28ra arte, kirolak@sakana-mank.com posta elektronikoaren edo 948 464 853 faxaren bitartez. Ondoko kategorietako neska-mutikoak onartuko dira: kimuak (1999-2000 urteetan jaiotakoak), haurrak (1997-1998 urteetan jaiotakoak), eta kadete-jubenilak (1992-1996 urte bitartean jaiotakoak). Partaideen arabera autobusa antolatuko du antolakuntzak. Hortaz, udako kiroletan murgiltzeko aukera paregabea eskaintzen du Olatzagutiak.