Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Asegarcek atzo Olatzagutiako pilotalekuan antolatutako jaialdia ederra izan zen. Lehen partidan, Koka eta Beobideri 16-22 irabazi zieten lesio batetik osatu berri den Ismael Chafee zuhatzuarrak eta Urrizelkik. Eta partida nagusian Sanferminetako binakakoa eta gero errebantxa ederra egin zuen Aimar Olaizolak, Peñagarikanorekin batera 17-22 garaitu baitzituzten Berasaluze VIII.a eta Begino, udako modako bikoa. Partida oso borrokatua izan zen eta aspaldiko partez Berasaluze eta Beginori irabaztea lortu zuen Aimarrek. Amezketako Joxean Tolosa Txapelketa. Abian da Amezketako Joxean Tolosa Pilota Txapelketa, taldeka jokatzen ari dena. Tartean, Irurtzunek 3-0 hartu zuen menpean Erreka.