XXXVII. San Migel Pilota Txapelketan denak txapeldun

Guaixe 2009ko uztailaren 30a

Olaztiko festek herriko San Migel elkarteak antolatutako XXXVII. San Migel Pilota Txapelketako finalak hartu zituen. Partidak larunbatean jokatu ziren, Santiago egunean, goizean hasi eta gauean bukatuta. Antolatzaileek adierazi dutenez, oso giro polita izan zen eta jendetza gerturatu zen frontoira, finalisten lana jarraitzera. Guztiek ahal zuten guztia eman zuten eta partidak entretenigarriak izan ziren, lehiatuak eta oso animatuak. Sari ematea gau partean egin zuten, eta bai antolatzaileak eta baita ere finalistak, kontentu zeuden guztian. Aurtengoa despedituta, hurrengo urteko txapelketaren esperoan geratu ziren pilotazale olaztiarrak. Finalen emaitzak: Goizekoak:Txikiak: Lizarraga-Unai 5 - Igoa-Araña 18Umeak: Navarro-Fernandez 18 - Ansa-Galarza 17Kimuak: Gorriti-Uharte 11 - Flores-Arratibel 18Haurrak: Fernandez-Gastaminza 12 - Dz. de Heredia-Agirre 18Kadeteak 2. Maila: Murgiondo-L. de Zubiria 22 - Ibarrondo-Isasi 13Kadeteak lehen maila: Zelaia-Inda 7 - Arizmendi-Apestegia 22Arratsaldekoak: Barban-Xistero 18 - Asier-Koldo 12Javier-Ander 22 - Gereñu-Boto 10Ezkurdia-Arruti 21 - Sueskun-Agirre 22Jaunarena-Lana 22 - Ansotegi-Araña 14