Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Datorren ostiralean eginen dute Bueltarik gabe diskoaren aurkezpen ofiziala, Olaztiko Maisuenea gaztetxean. Gaurtik salgai dago ohiko lekuetan. 2008an sortu zen Kaleginez taldea, Olatzagutian. Hala ere, atzerago jo behar dugu taldekideen ibilbidea ezagutzeko. Sakanako talde askotatik edan du Olaztiko taldeak: Vendetta, Sukar beltza, Dubet, Alkaloide, Segada eta K-69 taldeetatik pasatu dira aurretik Kaleginezeko musikariak. Taldea ezagutarazi nahian, hiru abesti eskegi zituzten iaz myspace-ko orrian. Pausu bat gehiago eman dute aurten: kaleratu berri dute haien lehen diskoa, Bueltarik gabe izenekoa. Iñaki Garmendia (gitarra, tronpeta eta ahotsa) eta Xabier Garmendia olaztiarrak (gitarra eta ahotsa), Julen Arratibel etxarriarrak (baxua eta koroak) eta Pello Reparaz arbizuarrak grabatu zuten diskoa maiatzetik abuztura, Iruñeko K estudioan. Diskoa grabatu ondoren, denbora faltagatik taldea utzi behar izan du Pellok. Haren lekua hartu du baterian Angel Gorospek. Edukia11 abesti bildu ditu Kaleginez taldeak bere lehen diskoan. Euskaraz dira bat ez beste denak. "Hori da gure hizkuntza" diote. Askotariko gaiak landu dituzte diskoan. Abestiak denon artean sortu dituztela nabarmentzen dute "batek ideia eraman eta denok aportatzen dugu zerbait". Punk-hardcore melodiko gisa definitzen du taldeak bere estiloa. Talde iparramerikarren eragina nabarmentzen dute, baita reagge ukitu bat ere. Erritmo aldaketa eta bat-bateko isilune laburren bidez, estilo freskoa sortzen saiatu dira. KontzertuakIa bi urteko ibilbidean, zenbait kontzertu eskaini dituzte Sakanan. Nafarroa, Gipuzkoa, Araba eta Bizkaian barna ere ibili dira. Diskoa grabatzen ari zirela, kontzertu eskaerei erantzun ezinik ibili dira. Indartsu itzuliko dira ordea: datorren astean, irailaren 25ean, Bueltarik gabe diskoa aurkeztuko dute Olaztiko Maisuenea gaztetxean. Nafarroa Oinez egunerako ere kontzertua iragarri dute. Euskal Herriko muga gaindituta, Galiziako Furtivo jaialdian parte hartuko dute abenduaren 4an. Disko berriarekin mugak apurtzen jarraitzea espero dute. GertutikNoiz sortu zen Kaleginez taldea?X: Iaz sortu genuen taldea. Haize berriak bandan jotzen genuen Pellok eta nik, eta atsedenetan musika entzuten genuen. Pello bateriarekin hasia zer ordurako eta nire taldea, berriz, desegin berri zegoen. Biak bildu eta Olaztin Segada taldearen lokalean ensaiatzen hasi ginen. Gurekin bat egin zuten Segadako Iñaki Garmendiak eta Altsasuko Iñaki Aldasorok. Ondoren, Julenek hartu zuen azken honen lekua.Nola definituko zenukete zuen estiloa?Punk-Hardcore melodiko bat egiten dugu, reagge puntu batekin. Influentzia kaliforniarra dugu. Azkartasuna bilatzen dugu, baina melodikoa utzi gabe. Non grabatu duzue Bueltarik gabe diskoa?Iruñeko K estudioetan, Alberto Porresekin. Nahiko lasai hartu dugu. Maiatzean hasi eta abuztuan amaitu genuen lana. Zergatik izenburu hori?Izen bereko kantua aukeratu dugu single bezala. Gehien betetzen gaituen abestia da, konpletoena.Non aurki dezakegu diskoa?Gaur jarriko ditugu salgai ohiko tabernetan. Denda batzuetan ere utziko dugu. Datorren astean eginen duzue diskoaren aurkezpen ofiziala.Hala da. Irailaren 25ean izanen da, Olaztiko sanmigeletan, Maisuenea gaztetxean. Gernikako Bertan bera taldea ere han izanen da.Taldekideak: Xabier Garmendia. Gitarra eta ahotsa.Iñaki Garmendia. Gitarra, tronpeta eta ahotsa. Julen Arratibel. Baxua eta koroak.Pello Reparaz / Angel Gorospe. Bateria. www.myspace.com/kaleginezBertan aurki ditzakegu Kaleginez taldearen azken berriak. Taldearen historia, singleak, diskoaren saltokiak, kontzertuen datak.