Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Olatzagutiako Maisuenea gaztetxeko kideek behin baino gehiagotan adierazi dute musika mota guztiei lekua egiteko nahia. Agerian utzi zuten hori musika elektronikoaren jaialdiarekin. Udako atsedenaren ondoren, beste nobedade batekin datoz: ska jaia antolatuko dute lehen aldiz.Valentziako Odi taldeak mustuko du ska jaia. Taldeko 10 lagunak oholtza gainean direla, ikuskizun ederra eskainiko dute. Dultzaina, haize-instrumentu eta teklatua lagun dituztela, ska, rocka eta reggea uztartuko dituzte. Iruñeko 3 amets taldeak osatuko du ska gaua. Baxu eta gitarra elektrikoei metala eta ahots koroak gehitzearen emaitza da taldea. Ska, rocka eta punkak bat eginen dute Maisuenean.Gaur gaueko 23:00etan emanen diete hasiera musika festari.LanakGazte asanbladako kideek udan zenbait auzolan egin dituzte, beheko solairuan lurra aldatu eta zokaloa jartzeko. Bestalde, Maisuenea gaztetxeak maiatzean 15 urte beteko ditu eta gazte asanblada hura prestatzeko bilerak egiten hasia da.