Zabalok profesionaletara egin du saltoa

Guaixe 2009ko irailaren 17a

Euskadi Fundazioaren Orbea talde kontinentalean ariko daEuskadiko Federazioaren 23 urtez azpiko Torneoa irabazi du olaztiarrakZalantzarik gabe aurtengoa Xabier Zabalo olaztiarraren urtea izan da. Bera izan da afizionatuen tropeleko errebelazioetako bat. Sakanako Rural Kutxan hiru urte ibili eta gero aurten Naturgas Energia taldearen eskaintza onartzea erabaki zuen. Taldea Euskaltel-Euskadiren filiala da eta badirudi aztatu duela, Euskadi Fundazioaren Orbea talde kontinentalaren deia jaso baitu olaztiarrak hurrengo urtetik aurrera bertan aritzeko. Baina hori ez litzateke posible izango Zabalok maila bikaina emango ez balu. Izan ere, denboraldi aparta egin du olaztiarrak. Natxituako lasterketan palmaresa estreinatu zuen eta Ataunen Euskadiko Txapelketa irabazi zuen. Aurrean egon da, erregularra izan da, eta horri esker Euskadiko Federazioaren 23 urtez azpiko Torneoa irabazi du 21 urteko olaztiarrak. GERTUTIKNoiz hasiko zara Orbea talde kontinentalean?Txirrindularitzan denboraldiak urte hasieran hasten dira, eta hortaz ilbeltzaren 1ean hasiko naiz, ordura arte Naturgas-Energia taldeko kidea naiz. Astelehenean jaso nuen Orbeako arduradunen deia, hurrengo denboraldian nirekin kontatzen dutela esanez. Oso pozik nago. Noiz arte sinatuko duzu?Oraindik ez ditugu baldintzak zehaztu ez kontraturik sinatu. Profesionaletara saltoa eginda, asko aldatuko da zure eguneroko bizitza?IVEF kirol ikasketen azkeneko urtea egin behar dut Gasteizen, eta klasera joateaz gain bertan entrenatzen jarraituko dut, orain arte bezala, nire kabuz. Profesionaletan lan bolumen gehiago izango dugu eta hortaz kategoria berriari tamaina hartu beharko diot, baina ez dut uste bizitza ere gehiegi aldatuko zaidanik, nahiz eta ezberdina izango den. Profesionaletan aritzea espero zenuen?Deiak ezustean harrapatu ninduen baina beti duzu esperantza hori. Eta Orbeatik Euskaltelerako saltoa nola litzake?Izugarria, baina hori konplikatuagoa da. Kontentu nago Orbean arituko naizelako eta profesionalen kategoria ezagutuko dudalako. Euskadiko Federazioaren 23 urtez azpiko Torneoa irabazi duzu. Kontentu?Bai. Torneoko buru nintzen eta igandean, puntuagarria zen azken lasterketan taldeak lan handia egin zuen proba kontrolatu eta Torneoa irabazteko. Egia esan urte ona izan da hau. Otsailean hasi ginenez luze egin da baina pozik nago, emaitzak lortu ditudalako. Eta profesionaletara pasatu izanak perfektua egiten du. Orain oporretan nago, igandean despeditu bainuen denboraldia.