Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sutegi elkarteak hainbat laguntzaile eta babeslerekin antolatutako Olatzagutia-Urbasa mendi lasterketaren III. edizioa bihar jokatuko da, Olaztiko San Migel festen barruan, larunbatarekin. Korrikalariak goizeko 10:00etan abiatuko dira Olatzagutiako kale nagusitik, Urbasako txokoetatik buelta eman eta atzera ere herrira jaisteko, 23,200 km osatu eta 1.367 metroko desnibel positiboa gainditu eta gero. Korrikalariek 4 orduko muga izango dute erdi mailakoa den mendi lasterketa egiteko. Bi koparako baliagarriaOlaztiko probak bi koparako puntuatuko du: Euskal Herriko Mendi Lasterketen Koparako - Olaztikoa azken proba puntuagarria da, Arratzu, Getxo eta Zumaiako proben ondoren - , eta Nafarroako Mendi Lasterketen I. Koparako - urriaren 4an jokatuko da azken proba baliagarria, Etxarri Aranazko XXXIV. Mendira Joan Etorria - . 270 korrikalarik eman dute izena, horietatik 33 sakandar, eta proba ikusgarria izango dela ez dago ukatzerik. Gainera, eguraldiak lagunduko duela aurreikusten da.IbilbideaLehenik Urbasako ipar gailurreko punturik altuenera joko dute korrikalariek, Tontorraundira (1157 m). Zati hau harkaitz arteko malda gogorrenak dituena da. Altsasuko portugainetik (1150 m) pagadia zeharkatuz Morterutxo izeneko saroiraino jaitsiko dira (890 m), eta Zelai handi izeneko parajeraino igo (1113 m). Hortik Bargagaineko gurutzeraino joko dute eta Altsasuko portugainetik berriz Morterutxora iritsiko dira. Urbasako mendate muturreraino (885 m) ailegatu eta gero gailurretik Entzia aldera jo eta Gainsoilera (1068) igoko dira, Ziordiko portugainetik pasatuaz Ordotzeko putzuraino jaisteko. Hortik aurrera beheraka eginen dute, Jakusoro eta Urbasako portugainera iristeko, eta aldapa behera zorrotzetatik Olatzagutiako helmugara iritsiko dira. Lasterketa ikusteko toki politenetakoa Urbasako gaina da, malda handikoa, bertatik hiru aldiz pasako baitira korrikalariak. Sari potoloakIbilbidean barna kontrol eta hornidura guneak izango dira. Lasterketa bukatzen duten korrikalari guztiei opari poltsa banatuko zaie, eta parte-hartzaileen artean Urbasako 10 gazta zozketatuko dira. Probako garaileei dagokienez, lehen gizonezkoak eta emakumezkoak 300 euro, garaikurra eta txapela jasoko dituzte, bigarrenek 150 euro eta garaikurra, hirugarrenek 100 euro eta garaikurra, eta laugarrenek 50 euro. Lehen gizonezko eta emakumezko beteranoendako garaikurrak izanen dira. Sari banaketa 13:30ean izanen da, helmugan. Bazkaltzera geratzeko aukeraSan Migel festak direnez, herri bazkaria dago Olatzagutian. Egun pasa egin eta bertan bazkaldu nahi duten korrikalariek ere bazkarirako izena eman dezakete, 639 29 43 72 telefonora deituz edo olatzagutiaurbasa@gmail.com posta elektronikora joz. Txartelen salneurria 15 eurokoa da. Informazioa: www.olatzagutia-urbasa.com