Olatzagutiako alkateak dimititu du

Guaixe 2009ko irailaren 23a

Olatzagutiako alkate Iñaki Mentxakak (NaBai) dimisioa aurkeztu zuen pasa den ostiralean Olaztiko udaleko erregistroan. Halaber, bere zinegotzi aktari uko egin zion, "arrazoi pertsonalak" argudiatuz. Mentxakak ez du hartutako erabakiari buruzko azalpen gehiagorik eman nahi izan. NaBai oraindik ez du erabaki nork hartuko duen alkatearen lekua eta nor izango den udalera sartuko den zinegotzi berria; lan horietan murgilduta daude. Talde horretako zinegotzi batek adierazi digunez, iraila bukaerako plenoa ez da eginen - tartean Olatzagutiako San Migel festak dira - eta urrira arte atzeratu da udal bilkura. Plenoak alkatearen dimisioa onartu beharko du. Bitartean erabakiak hartu beharko ditu NaBaik.