Aitor Osa ikusgarri Urbasan barna

Guaixe 2009ko irailaren 28a

Angel Arrieta bosgarrena sartu zen. Txueka bigarren emakumea izan zen, eta Unzurrunzaga eta Pelaez beterano onenakSutegi elkarteak antolatutako III. Olatzagutia-Urbasa mendi lasterketa arrakastatsua, ederra eta ikusgarria izan zen. Arrakastatsua izena eman zuten 276 korrikalarietatik 251k hartu zutelako irteera, horietatik 32 sakandar; ederra korrikalariek Urbasako parajeetan antolatutako ibilaldia polita zela nabarmendu zutelako; eta ikusgarria korrikalariek eman zuten maila eta ikuskizuna primerakoa izan zelako. Proba bi koparako baliagarria zen: Euskal Herriko Kopa ixten zuen, eta Nafarroako Mendi Lasterketen I. Koparako puntuagarria zen. 23,200 km eta 1.367 metroko desnibela zuten aurretik korrikalariek. Aitor Osa txirrindulari ohiak hasieratik hartu zuen aurrea eta maila hori mantendu zuen bukaerara arte. Ziztu bizian zihoan, Urbasako txokoetan bildu ziren ikusle ugariren harridurarako. "Hara nola datorren, bizikletan zebilenean baino arinago. Ikusgarria da!" zioten zaleek. Eta benetan hala zen. Helmuga gurutzatzen lehena izan zen itziartarra (1:50:04), Plasenciako Pedro Jose Hernandez bigarrenari bi minutu eta 12 segundo atereaz (1:52:16). Sakandarrei dagokionez, atzera ere primerako mailan dabiltzala erakutsi zuten Angel Arrieta (1:57:17) eta Jose Luis Beraza uhartearrek (1:59:15). Lehen sakandarrak izan ziren, helmugan bosgarrena eta seigarrena sartu eta gero. Emakumezkoetan Nerea Amilibia aiarrak ez zuen areriorik izan (2:17:42). Bederatzi minutu pasako aldea atera zion Maitane Txueka arbizuarrari (2:26:13). Ildo honetan, aipatzekoa da Txueka irabazlea izan zela irailaren 19an Atxondon jokatutako Sorginen II. Mendi Lasterketan, Aitor Osarekin batera. Eta beteranoetan Ander Unzurrunzaga etxarriarra (2:03:08) eta Jone Pelaez altsasuarra (2:52:17) izan ziren azkarrenak. Maila bikaina mantentzen dute biek. Azkenik, txalotzekoa da proban aritu ziren 32 sakandarrek egindako lan txukuna eta ikusleengatik jaso zituzten animoak, eta baita lasterketa behar bezala antolatzeko lanean aritu ziren 100 lagun ingururen lana. Sakandarren sailkapena1.Aitor Osa (Itziar): 1:50:045.Angel Arrieta (Uharte Arakil): 1:57:176.Jose Luis Beraza (Uharte Arakil): 1:59:1514.Ander Unzurrunzaga (Etxarri Aranatz): 2:03:0825.Antton Zelaia (Urdiain): 2:09:1733.Migel Angel Lanchas (Uharte Arakil): 2:11:1935.Beñat Katarain (Lakuntza): 2:11:3137.Raul Audikana (Olazti): 2:11:3949.Patxi Cano (Altsasu): 2:14:2757.Migel Angel Ubeda (Altsasu): 2:16:1365.Fidel Jimenez (Etxarri Aranatz): 2:17:3266.Fernando Igoa (Etxarri Aranatz): 2:17:4078.Eugenio Ondarra (Olazti): 2:21:3385.Patxi Albeniz (Uharte Arakil): 2:22:3892.Alberto Arrizabalaga (Olazti): 2:23:40101.Maitane Txueka (Arbizu): 2:26:13109.Juantxo Arregi (Altsasu): 2:27:15111.Nuria Ongay (Satrustegi): 2:27:32112.Egoitz Aldaz (Olazti): 2:27:35123.Iker Flores (Urdiain): 2:30:26135.Fernando Ariztegi (Iturmendi): 2:34:59136.Xabier Garziandia (Etxarri Aranatz): 2:35:46148.Jose Leitza (Arbizu): 2:38:34154.Aritz Pellejero (Lakuntza): 2:39:23170.Jose Antonio Salgado (Altsasu): 2:44:51188.Josean Marquez (Olazti): 2:49:39190.Jose Ignacio Lazkoz (Etxarri Aranatz): 2:50:18191.Joseba Gorritxo (Etxarri Aranatz): 2:50:21203.Jone Pelaez (Altsasu): 2:52:17206.Aingeru Azazeta (Altsasu): 2:54:42213.David Oroz (Urdiain): 2:55:46233.Tomas Mauleon (Etxarri Aranatz): 3:11:58239.Jon Garasa (Olazti): 3:21:46