Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sutegi taldekoek piztu zuten ostiralean sanmigeletako suziria. Japoniar bonba eta kakahuete artean, jai giroan hartu zuten olatzagutiarrek udazkeneko festen hasiera.Asteburu guztian zehar hamaika ekitaldi izan dira Olatzagutian. Gainera, eguraldi ona izan dute lagun. Larunbatean, herri bazkaria, dantzaldia eta Olatzagutia-Urbasa mendi igoera izan ziren, eta atzo, berriz, artisau azoka, Burundako txistulariek alaituta, eta goitibeheren jaitsiera. Gaurko etenaldia eta gero, bihar, San Migel egunarekin, ospakizunek segida izango dute. Arratsaldeko 5etan txokolate jana izanen dute, 6etan Bolo Floji zirku ikuskizuna eta 7 eta erditan pala motzeko pilota partidak.