Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Olatzagutiako Santa Ana elkarteak Emakumezkoen II. Frontenis Txapelketa antolatu du. Txapelketa urriaren 18an abiatuko da, eta izen ematea zabalik dago urriaren 12ra arte. Horretarako 661 613 982 telefonora hots egin behar da. Santa Ana elkarteak Sakanako eta inguruko neskak animatu nahi ditu bertan aritzera. Hiru kategoriatan banatuta ariko dira kirolariak; lehenengo mailan, bigarrenean eta hirugarrenean, eta txapelketa larunbatetan eta igandetan jokatuko da. Hasieran ligaxka jokatuko da, bost jardunaldi ingurutan, 22 tantoko partidetara edo 30 minutuko partidetara. Onenek aurrera egin eta finalerdiak eta finala jokatuko dute.