Epifanio Marin Amiama alkate berria

Guaixe 2009ko urriaren 14a

Aurreko ostegunean NaBaiko zinegotziak hartu zuen alkate kargua dimisioa eman zuen Iñaki Mentxaka ordezkatuz. NaBaiko zinegotzia boto gehien jaso zuen hautagaia izan zen, PSNko Angel Sanzen alde berak bakarrik egin baitzuen, eta hala eskuratu zuen alkatetza. Bilkura berean ere Iñaki Mentxakaren ordez Maria Zornoza Ortiz de Galisteok zinegotzi kargua hartzea onartu zen. Mariak aurretik uko egina zion udalean sartzeari. Ostegunean uko hori indarrik gabe utzi zuen eta hauteskunde batzordean eskaera egin zuen. Bilkura aretoan jokabide horren inguruko ikuspegi ezberdinak izan ziren. GaiakBilkura berean Olatzagutiako Udalak erabaki zuen kultura eta gazteria eta jaien batzordeak batzea. Batzorde berriaren ardura Sergio Gastaminza zinegotziaren ardurapean izanen da. Bestalde, alkate berriak aurrekoaren ardurak hartuko ditu, horregatik aurreko osteguneko bilkuran Cederna-Garalur erakundean herriaren ordezkari gisa izendatu zuten. Bestalde, zenbait ordenantzetan aldaketak onartu ziren. Hala, udalak antolatzen dituen kultur jardueren sarreren prezioak eta etxerako egur loteen prezioak onartu ziren. Gainera, Nafarroako biztanleak medikuarengana joaterakoan garraio baliabide bera izateko mozio bat onartu zen aho batez.