Onddo ikusgarriak

Guaixe 2009ko urriaren 21a

Zizetara joateko sekulako zaletasuna du Belen Almagro Mendoza olaztiarrak. Txikitan hasi zen, aitonarekin. "Hark saldu egiten zituen eta berarekin hasi nintzen joaten, eta ordutik urtero joaten naiz" dio Almagrok. Urte luze hauetan asko izan dira Belenek hartu dituen onddo, perretxiko eta zizak, baina sekula ez urriaren 15ean hartu zituenak bezalakoak. "Txakurrarekin nioan eta hanka siets batean sartzen nuela konturatu nintzen. Han, hezetasunean onddoren bat egongo zela pentsatzen nuen, eta bi onddo eder hauek opatu nituen" dio olaztiarrak. Ikusgarriak dira, handi-handiak, freskoak, primerako itxurakoak eta usain ederrekoak. Horietako bat elkartuta dauden bi onddok osatzen dute, eta forma bitxia eta polita du.Aurten 80 onddo kilo inguru hartu ditu Belenek. Ez ditu saltzen, urte guztian jan ahal izateko izozten ditu eta senitarte eta lagunei oparitu egiten dizkie.