Antzerki tailerra Olaztin

Guaixe 2009ko urriaren 23a

Antzerkia barrutik ezagutu nahi? Horretarako aukera ematen du Olaztiko Udalak antolatutako antzerki tailerrak. 13 urtetik gorakoei egin die eskaintza (1996an edo aurretik jaiotakoei). Azaroaren 14tik apirilera arte, larunbatetan izango dira tailerrak, 16:00etatik 18:30era, Olaztiko kultur etxean.Interesatuek 012 telefonoaren bidez eman dezakete izena eta 45 euroko ordainketa egin beharko dute bankuan. Horretarako aukera dute urriaren 31ra arte. Tailerra egiteko gutxienez 15 lagunek eman behar dute izena.