Eztabaidaren ondoren gizona lepoan zauritzeagatik atxilotuta

Guaixe 2009ko urriaren 28a

Larunbatetik domekarako gauean Foruzaingoak 42 urteko gizon bat atxilotu zuen. Berri agentziek jakinarazi dutenez, Olatzagutiako taberna batean izandako eztabaida baten ondoren gizon batek beste bat larriki zauritu zuen lepoan, zain jugularretik gertu. Osasun zerbitzuak zauritua ospitalera eramatear zeudela agertu ziren foruzainak eta zaurituari eta lekukoei testigantza hartu zien. Ordurako erasotzailea ihes eginda zegoen. Baina larrialdi telefonora hots egin zuen gertatutakoaren berri eta non zegoen esanez. Foruzaingoak gizona etxean atxilotu zuen. Berri agentziek zabaldutakoaren arabera, gizonari erasoan erabilitako labana atzeman zioten. Epailearen aurrera eraman zuten foruzainek.