Dependentzia Legeari buruzko informazio hitzaldia

Guaixe 2009ko urriaren 30a

EHNE sindikatuak eta Solidaridad Intergeneracional erakundeak antolatuta Dependentzia Legea hizketa-gai izanen duen hitzaldia izanen da gaur Olatzagutian. Landa ingurunetan zein laguntza eta prestazio eskaintzen dituen legeak azalduko dute hizlariek. Horrekin batera, onuradun izateko beharrezko baldintzak zein diren, noiz eskatu daitezkeen, sortuko diren enpleguak eta beste argituko dituzte. Adinduei, ez-gaitasuna duten pertsonei eta zainketan aritzen diren gizon-emakumeei zuzendua dago hitzaldia. 18:00etanOlatzagutiako kultur etxean.