Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Azken kontzertua amaitu berri du Haize Berriak. Haren arrakastaz gozatzeko betarik gabe, hurrengo helburuaren bila abiatu dira Sakanako musikariak. Orijinala goitik behera kontzertua eskainiko dute gabonetan. Haize Berriak Bandarako Konposizio Lehiaketan saritutako Kadesh obra izanen da kontzertuko protagonista nagusia, bertan mustuko baita Thierry Deleruyelle frantziarraren obra.Mundu mailako estreinaldia ongi prestatu nahian, ikastaro berezia antolatu du Haize Berriak bandak. Bandako musikariek Roberto Pacheco (zurezko haize-instrumentuak), Erlantz Fernandez (metalezko haize-instrumentuak) eta Jesus Mari Garmendia (perkusioa) izanen dituzte irakasle.Ikastaroaren ondoren, domekan, 13:00etan, kontzertua eskainiko dute esperientzia handiko irakasle eta musikariek Olaztiko kultur etxean. Haiekin batera igoko dira agertokira Arkaitz Mendoza piano-jolea eta Sakanako perkusio taldea.