Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ohi baino tristeago dugu patrika, baina ez dugu apetiturik galdu. Krisi garaian tripa asetzen jarraitzeko irtenbidea aurkitu du Olatzagutiako Udalak: Irudimenaz janaria prestatu. Menu bereziak krisi garaietan ikastaroa antolatu du. azaroaren 19an eta 26an eta abenduaren 1, 10, 17 eta 22an izanen da ikastaroa, 19:00etatik 21:00etara, Domingo Bados eskolako sukaldean. Inskripzioa 30 eurokoa da (diruz urri dabiltzala frogatzen dutenak salbuetsirik egonen dira). Interesatuek udaletxean eman dezakete izena azaroaren 16ra arte.