Lor eta Sei urte Olaztin

Guaixe 2009ko azaroaren 13a

Lor taldeak Rock terapia ekarriko du gaur Olaztiko Maisuenea Gaztetxera. Musika eguneroko arazoetatik ihes egiteko baliagarri izan daitekeela aldarrikatzen dute elorriotarrek, "musikak irauten duen bitartean askeago sentitzen gara, libreago". Azken diskoa aurkeztuko dute sakandarren aurrean. Rock zuzen eta energikoa iragarri dute, balada edo kantu mantsoendako lekurik gabe. Beste bizkaitar batzuek osatzen dute kartela, Berrizgo Sei urte taldeak. Hauek ere azken diskoa ekarriko dute besapean. Gaueko 23:00etan emanen diote hasiera kontzertu gauari.