Primerako Kirolaren Astea Olatzagutian

Guaixe 2009ko azaroaren 20a

Kirolzaleek gozatzeko moduko astea dute hurrengoa; izan ere, Olaztiko Udalak eta Kirol Batzordeak primerako Kirolaren Astea antolatu baitute azaroaren 23tik 28ra bitarte Olatzagutian. Gainera, praktika eta teoria uztartu dituzte, kirol ezberdinetako partidak jokatzeaz gain, izen handiko eta ez hain handiko kirolarien hitzaldiak, diapositiba emanaldiak eta beste egonen baitira. Javier Gil Gastaminza udaleko kirol zinegotziari bururatu zitzaion Kirolaren Astea antolatzea eta prestakuntzan eta antolakuntzan buru-belarri dabil, ia beste ezertarako astirik gabe. Ilusio eta gogo guztiak jarri ditu guztia antolatzeko eta programa ederra prestatu du. Burua okupatuta izatea nahi zuen eta lortu du, nola gainera!Partida ugariAstelehenetik larunbatera bitartean arratsaldero ekitaldiak izanen dira. Tenis, areto futbola, pilota eta pala motzak partidak antolatu dituzte, eta herrikoek kanpotarren kontra jokatuko dute. Eskalada saioa ere izanen da, eta bestalde, kirolari buruzko diapositiba emanaldia eta Fermin Gabilondok mendiari buruz prestatu dituen diapositibetaz gozatzeko aukera izanen da. Osasunakoak eta beste kirolari batzukBi hitzaldi edo mahainguru berezi izanen dira Olatzagutiako Kirolaren Astean. Asteartean futbolari buruzko hitzaldia hartuko du Kiroldegiko Erburua tabernak 20:00etan, eta Osasunako jokalariak eta jokalari ohiak bilduko dira, tartean jokalari eta entrenatzaile ohi Martin, Jokin Esparza, Patxi Puñal eta Camuñas. Haiei galderak egiteko aukera aparta da asteartekoa, eta bukaeran Osasunako jokalari guztiek sinatutako bi baloi zozketatuko dira. Asteazkenean hainbat kirolari bilduko dira Kiroldegiko Erburua tabernan 20:00etan, euren kirolaz aritzeko. Martin Juanenak moderatuta, Ruben Beloki (pilota), Fermin Gabilondo eta Jone Pelaez (krosa eta mendia), Naiara Diaz (saskibaloia), Iñaki eta Karlos Lopez (Portlandeko jokalari ohiak), Jaime Agirre (erremontea) eta Jose Luis Arrieta eta Xabier Zabalo (txirrindularitza) ariko dira lasai asko hizketan. Larunbatean pilotariakLarunbatean, 18:00etan, pilota jaialdi bikaina izanen da herriko pilotalekuan, Garfe enpresak antolatuta. Lehenik eta behin Olaztiko Sutegi taldeko gaztetxoak ariko dira lanean. Tollarrek eta Gastaminza I.ak Garcia eta Kintana izanen dituzte aurrez-aurre. Atsedenaldian 2009-2010 denboraldiko argazki ofiziala aterako dute Garfeko pilotariek. Ekitaldian Oscar Lasa, Koka, Capellan, Mikel Goñi, Beloki, Rai, Keralt, Elizalde, Flores eta beste izanen dira. Aipatzekoa da egunero ekitaldien ondoren auzatea izanen dela eta ekitaldi guztiak dohainik direla, larunbateko pilota partidak izan ezik. Kasu horretan 10 euroko sarrera ordaindu beharko da. Kirol Astearen egitarauaAzaroak 23, astelehena18:00etatik19:00etara tenis partidak kiroldegian:18:00etan: Esther Ondarra - Marta Ezeolaza18:30ean: Oihan Vinagre - Xabier Claver19:00etan areto futbol partida: Olaztiko selekzioa - Agurain Bilbao Ath. Kadeteak.20:30ean: Kirolari buruzko diapositibak Kultur Etxean.Azaroak 24, asteartea18:00etatik 20:00etara areto futbol partidak kiroldegian:    18:00etan: Sutegi - Mendillorri Iruñea    19:00etan: Olaztiko selekzioa - MRA Xota (filiala)20:00etan: Futbolari buruzko HITZALDIA Kiroldegiko Erburua tabernan: Martin (Osasunako jokalari eta entrenatzaile ohia), Jokin Esparza, Patxi Puñal, Camuñas, etab. Ondoren, Osasunako jokalari guztiek sinatutako bi baloi zozketatuko dira. Azaroak 25, asteazkena16:30ean: Eskalada Mele Larrion eta Txentxorekin kiroldegiko rokodromoan (euria ari badu, Sutegian).20:00etan: HITZALDIA Kiroldegiko Erburua tabernan: Ruben Beloki (pilota), Fermin Gabilondo eta Jone Pelaez (krosa eta mendia), Naiara Diaz (saskibaloia, Espainiako selekzioa), Iñaki eta Karlos Lopez (Portlandeko jokalari ohiak), Jaime Agirre (erremontea) eta Jose Luis Arrieta eta Xabier Zabalo (txirrindularitza). Azaroak 26, osteguna18:00etatik aurrera pilota partidak udal pilotalekuan:     Arnanz - Pozueta    Bengoetxea - Markinez    Gastaminza - Otxagabia18:30ean: Kimuen areto futbol partida kiroldegian: Sutegi - UrdiainAzaroak 27, ostirala19:00etan pala motza udal pilotalekuan: M. Eslava-Etxabarren - Jesus Angel-Javier Martin (Munduko txapelketan aritutakoak).20:30ean: Mendiari buruzko diapositibak Kultur Etxean. Fermin Gabilondo.Azaroak 28, larunbata18:00etan: Pilota partidak udal pilotalekuan:    Tollar-Gastaminza I - Garcia-Kintana (Sutegi klubeko jokalarien lehia)    Saez-Koka - Flores-Mikel Goñi (Garfek antolatutako pilota partida)Bi partiden artean, Garfek 2009-2010 urteko denboraldiko argazki ofiziala aterako du. Ekitaldian egongo dira Capellan, Rey, Alberto Beloki, Koka, Mikel, Oskar Lasa*Oharra: Ekitaldien ondoren, egunero, auzatea izanen da. Ekitaldi guztiak dohainik dira, larunbatean Garfek antolatutako pilota partida izan ezik. 10 euro ordaindu beharko dira larunbateko pilota partidarako.