Itzal txinatarrak Olaztin

Guaixe 2009ko azaroaren 26a

Ikuskizun berezia dakar Valeria Guglietik Olaztiko kultur etxera. Argi-itzal joko ederren bidez, umorez beteriko istorio dibertigarriak kontatuko ditu. Itzalak izanen dira istorio horietako protagonistak, baina zine mutua, txotxongiloak, komikiak eta musika ere ez dira faltako.Hasieratik izakia bere itzalarekin bizi izan da. Eskuekin jolasean hasi zen irudi bitxiak sortuz. Txinatarrek hori artea bihurtu zuten orain dela milaka urte. Haien itzalak mundua zeharkatu dute historian zehar. Domekan Olaztira iritsiko dira. Azaroaren 29an, domekan, 17:00etan, Olaztiko kultur etxean.