Txotxongilo rockeroak

Guaixe 2009ko abenduaren 2a

Nork esan du txotxongiloak haurrendako direla? Eta musika eztiak lagundu behar dituela? Bi irudipen horiek apurtzen ditu Cabaret rock ikuskizunak. Bi musika ikuskizun batera ikusteko aukera eskaintzen du Periplo konpainiaren lanak: TitiriBeatles eta Rolling Puppets. Baita bi jazz izar handi ere: Marioneta Frankilin eta Loco Jack Charles. Horiei guztiei antzerki zuzendariaren surrealismo eta umore berezia gehitu behar zaizkie. Ikuskizunean parte hartzera gonbidatuko zaitu Zeus Bleus-ek. Prest zaude?Abenduaren 11n, ostiralean, 22:00etan, Olatzagutiako kultur etxean.