Zirko eta antzerki

Guaixe 2009ko abenduaren 2a

El Negro y el Flaco konpainiak ikuskizun ederra dakar Olatzagutiara. Charivai ikuskizunean bat eginen dute zirkoak, antzerkiak eta klown-ak. Haurrendako antzerkia izanik ere, ikuskizun umoretsuak adin orotako ikusleak murgilduko ditu antzerkian.  Esperientzia handiko antzezleak dira Gerardo Casali eta Rafa Espada. Katalunia, Espainia, Italia, Argentina, Colombia eta Estatu Batuetako jaialdietan parte hartu dute. Abenduaren 13an, domekan, 17:00etan, Olatzagutiako kultur etxean.