Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gabonen bezperan, Olentzeroren etxera garamatza Deabru Beltzak antzerki taldeak. Baina bertan sartu eta berehala ohartuko gara Olentzero ez dela betikoa. Oso umore ona du, onegia, lanean baino, txotxolokerietan aritzen baita. Zer izango ote du Olentzerok? Txoropitok magia eskolan ikasi duena praktikan jarriko zuen akaso? Arazo larri bat dugu, Mari Domingi zein haurren laguntzaz konpondu behar duguna.