Ezker abertzaleak NaBai-ri "arduraz jokatzeko" eskatu dio

Guaixe 2009ko abenduaren 21a

Olatzagutiako alkateak dimisioa eman eta gero, ezker abertzaleak adierazi du ez duela "zalantzan jartzen NaBai-ri dagokiola alkate berria aurkezteko ardura, bere zerrenda izan baitzen bozkatuena". Aldi berean,  Olaztiko ezker abertzaleak azaldu du "alkatetza duen taldean gertatzen ari diren gorabeherek ahalik eta eragin txikiena izan beharko luketela udalaren zereginean. Horregatik arduraz jokatzeko deia egiten diogu". Ezker abertzaleak NaBai-rekin lehenbailehen bildu nahi du eta "udalak bizi duen krisi egoera zuzentzeko konponbideak bilatzen saiatzea, alkate berriaren izendapenerako bideak erraztuz". Ezker abertzalea, aldi berean, "prest" azaldu da "krisi egoera hau gainditzeko eta konponbideak aztertzeko".