Espedientea porlandegiei konpetentziaren kontrako ustezko jarduerengatik

Guaixe 2009ko abenduaren 21a

Konpetentziarako Komisio Nazionaleko Ikerketa Zuzendaritzak zehapen-espedientea ireki die porlana egin edo hornitzen dituzten lau enpresa nafarrei. Komisioak konpetentziaren kontrako ustezko jardunengatik zabaldu du espedientea. Zehazki, merkatua banatzeko eta porlan, mortero eta agregakinen ekoizpen eta horniketa merkatuetan salneurriak eta baldintzak ustez adosteagatik. Espedientea lau enpresa hauei zabaldu die: Canteras de Echauri y Tiebas, S.A. (Cetya), Canteras Y Hormigones Vre S.A. (Vresa), Cementos Portland Valderribas, S.A., Cemex España, S.A. eta Hormigones Beriain, S.A.