Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Olatzagutiako boluntarioen taldeak urtero moduan bere lanen erakusketa prestatu du. Egin dituzten artilezko jertse, galtzerdi, txapelak eta beste ikusgai jarri dituzte jubilatuen egoitzan. Haiekin batera, taldeak haurrendako txanoak, mandarrak eta erosketarako poltsak salgai jarri dituzte. Dirua biltzeko ontzi bat ere jarriko dute. Jasotakoa taldekideek egindako arropak Perura bidaltzeko erabiliko dute. Han lanean dauden hiru moja olaztiarrek jasoko dituzte arropak eta behar bezala banatuko dituzte.ErakusketaErrege egunera arte dago zabalik, 18:00etatik 21:00etara.