Raul Audikana San Silbestreko garailea

Guaixe 2010eko urtarrilaren 11

Olatzagutiako San Silvestrean 108 korrikalari inguru aritu ziren, 90 behe mailako kategorian eta gainerakoak proba nagusian. Sutegi elkarteak antolatutako probetan giro ederra izan zen. Lehen kategorian 6 urtera arteko gaztetxoak aritu ziren, zirkuito txikiari buelta bat emanez. Mutiletan lehena Oier Sarazibar izan zen, eta bigarrena Unax Rodriguez; eta nesketan lehena Nahia Gil eta bigarrena Ainhoa Agirre. Bigarren kategorian (7-10 urte) buelta handiagoa eman zuten gaztetxoek. Mutiletan Mikel Gil gailendu zen eta bigarrena Ander Gil izan zen; nesketan Ainara Galeano eta Nadia Kostadinova nagusitu ziren. Hirugarren kategorian (11-15 urte) zirkuitu nagusiari buelta bat eman zieten korrikalariek, 1.200 metro osatuz. Mutiletan Beñat Fresneda izan zen lehena, Patxi Goikoetxearen eta Aitor Lorearen aurretik; eta nesketan Maider Agirre, Mireia Riveroren eta Lorena Lopez de Goikoetxearen aurretik. Proba nagusian aritu zirenek lau buelta eman zizkioten zirkuitu nagusiari, 4.800 metro osatuz. Azkarrena Raul Audikana olaztiarra izan zen (16:18), erakustaldia eman eta David Trevejo eta Alberto Arrizabalagaren aurretik helmugara sartuz. Emakumezkoetan Belen Almagro izan zen azkarrena, eta Josune Lopez bigarrena.