Klinker Nafarroako eraikin modernoen eredu

Guaixe 2010eko urtarrilaren 12a

Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak erakusketa berria mustu zuen atzo: Registro de equipamentos de la Fundación Decomomo Ibérico en el País Vasco y Navarra. Bertan, ikusgai egonen dira 1925 eta 1965 arteko Hego Euskal Herriko eraikin moderno adierazgarrienak. Nafarroa, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako 18 eraikinen ezaugarriak deskribatzen dira, argazki eta planoekin lagunduta. Horien artean dago Olatzagutiako Klinker Kluba. Fernando Redon eta Javier Guibert arkitektoek egin zuten eraikina 1964an.Atzo arratsaldean mustu zuten erakusketa EHAEO-ren Nafarroako egoitzan, Iruñean. Bertan egon ziren erakusketaren komisarioak, Jesus Martin Ruiz, Gabriel Ruiz Mujica eta David Sanchez. Erakusketa irekita egonen da otsailaren 10era arte.