Boluntario taldea Haitirako laguntza biltzen hasi da

Guaixe 2010eko urtarrilaren 25a

Lurrikarek Haiti txikituta utzi dute. Haitiarrak lagundu asmoz Olatzagutiako boluntarioen taldeak kanpaina abian jarri du. Boluntario olaztiarrak Esteban Puigekin harremanetan jarri dira. Enpresari jubilatua da gizon hori eta hainbat herrialdeetara giza laguntza bidaltzen du. Oraingo honetan Fundación Navarra para Obras Sociales erakundearekin ari da.  Olatzagutiako boluntarioek jakinarazi digutenez, "herria berreraiki behar da eta, beraz, edozein ekarpen erabilgarri izan daiteke: udako arropa eta oinetakoak; oheak; koltxoiak; josteko makinak; idazteko makinak; ordenagailuak; botikak..." Haitirako hiru laguntzaz betetako edukiontzi bidali nahi dituzte fundaziokoek. Bakoitzak 2.500 euro balio ditu eta, horregatik, boluntarioek ere haien kontu korrontean diru ekarpenak onartzen dituzte (2054 0177 039153640825, Haiti aipatuz).Non eman- Arropa eta oinetakoak: Maialen, Kale Nagusia 29, Olatzagutia. 948 467 512 telefonoa.- Tamaina handikoak: 948 467 512 (Maribel) edo 660 373 010 telefonoetara hots egin. Datuak eta telefonoa eman eta zer eman nahi duzuen esan.