Ikastolaren 40. urteurren ospakizunak

Guaixe 2010eko urtarrilaren 29a

40 urte bete ditu Olatzagutiako ikastolak, eta behar bezala ospatuko dute asteburuan. 1969an etxez etxe haurrak ikastolara bidaltzeko prest zeuden gurasoen sinadurak biltzen eman eta gero gauzatu zen egitasmoa. Sakanako aurreneko ikastola Mikele Aierdi irakasle zuela hasi zen martxan. Ordutik bidea egin du ikastetxeak. Egitasmoa gauzatzen lagundu zuten hainbatek eta hainbatek. Horien artean Jose Mª Satrustegi eta hil berri den Jorge Cortes Izal zeuden. Domekan haiek gogoan izanen dituzte. Baina Mikele Aierdi eta Milagros Lopez de Goikoetxea irakasleak ere. EgitarauaIlbeltzak 30, larunbata17:00etatik 19:00etara puzgarriak eta scalextric-a Erburua kiroldegian. 18:00etan    Txokolatada Erburuan. Ilbeltzak 31, domeka11:00etatik 12:30era haurren herri kirol eta pilota saioak, udal pilotalekuan. 12:00etatik 13:30era Cigarrilla txarangaren kalejira. 14:30ean     Bazkaria udal pilotalekuan. Mikele Aierdi eta Milagros Lopez de Goikoetxeari omenaldia.