Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gazteendako antzerkia dakar Pikor antzerki taldeak, "14 urtetik 95 urtera arteko gazteendako" diote. Gazteria eta prebentzioa lantzen du Nafarroako antzerki taldeak. Drogen inguruan hausnartzen du Pisa la raya antzezlanak, moralitatean erori gabe.Aurreiritzirik gabeGai honen inguruan guraso eta pedagogo batzuek dituzten aurreiritziak edota isiltasuna apurtzen saiatu da Pikor taldea. Gizartean drogek izan duten presentziatik abiatuta, gazteen egungo erabilerara iristen da. Skechten bidez, gazteen artean ohiko diren egoerak lantzen ditu modu dibertigarrian: droga lehenengo aldiz probatzea, lagunartearen presioa, modako drogak kontsumitzerakoan edota araua haustearen urduritasun eta beldurra... Drogarekin lotuta, zenbait gai lantzen ditu Nafarroako antzerki taldeak: drogak errealitatearen ihesbide gisa, kontsumo amorratua, etsipena, menpekotasuna, droga legal eta ilegalen arteko muga zentzugabea eta, batez ere, ezjakintasunak sortzen duen arriskua. Gertuko hizkeraGazteak identifikatuak sentituko dira antzerkian. Haiengana gerturatzeko ahalegin berezia egin du antzerki taldeak, Peru C. Saban gaztearen testuekin, Eguzki Zubiaren koreografiarekin eta zuzeneko musikarekin. Hizkera arina, argia eta dibertigarria landu dute. Aktore gazteek ematen diote bizia pertsonaiei. Paper ezberdina hartuko dute, bakoitza bere jarrera eta kontradikzioekin. Eguneroko egoerak mahai gainean jarri eta norbere ondorioak eta erabakiak hartzera bultzatuko dituzte ikusleak.