Gaztetxeen arteko elkartasuna kontzertuan

Guaixe 2010eko urtarrilaren 29a

Olatzagutiako Maisuenea Gaztetxean elkartasunezko kontzertua hartuko du bihar gauean. Segismundo Toxicomano eta Leonor Maritxalar taldeak igoko dira oholtza gainera. Altsasuko Gaztetxean egiteko zen kontzertua, azken astetako gertakarien ondoren, lekuz aldatzea erabaki dute.Ilbeltzaren 11n sutea izan zen Altsasuko Gaztetxean. Nahas-mahasaren erdian,  foruzaingoa sartu zen Gaztetxean. Gertakari horiek salatzeko manifestazioa eginen da larunbatean Altsasun. Altsasuko kaleetatik Olaztiko Maisueneara joanen da Gaztetxearekiko elkartasun oihua. Segismundo Toxicomano eta Leonor Maritxalar taldeek punk doinuak ekarriko dituzte Gasteiztik eta Biurrundik. Kontzertuan bildutako dirua suteak sortutako kalteak konpontzeko erabiliko da.