Santa Agedan eztarriak sano

Guaixe 2010eko otsailaren 4a

Indartsu datoz Santa Agedak Olatzagutiara. Musika festa erraldoia antolatu du Olatzagutiako Gazte Asanbladak. Bi talde sakandar igoko dira oholtza gainera: Vendetta eta La Betty Travan taldeek dantzan jarriko dute Maisuenea Gaztetxea.VendettaIaz ikusi zuen argia Vendetta taldearen lehen diskoak. Orduz gero, lau haizetara zabaldu dituzte haien ska doinuak. Ikusleen harrera beroa ikusita, lanerako gogotsu jarratizen dute Luisillo Kalandrakak, Javier Etxeberriak, Enriko Rubiñosek, Ruben Antonek eta Pello Reparazek. Horrela, 2009ko Vendetta Tour-ak 2010eko Munster Tour-ari eginen dio lekua. Taldekideek aurreratu dutenez, tour-ak bigarren diskoari eginen dio bidea. Taldearen ibilbidean inflexio-puntu garrantzitsua izanen dela aurreratu dute. Ibilian-ibilian, Olatzagutiara iritsiko dira gaur gauean. Aldez aurretik, eskerrak eman dizkiete jarraitzaile guztiei, "zuei esker baitugu gu izateko aukera".La Betty TravanMaketa baten bidez aurkeztu zuen bere burua La Betty Travan taldeak. Orain, laukoteak buruan du hurrengo lana. Biluzik eta Morning Wiew dira haren aurrerapen kantak. Horiek eta beste kanta batzuk eskainiko dituzte gaur gauean Lur, Iñaki, Hodei eta Iñigok zuzenekoan.Ostegun gizenaSanta Agedako ajea pasa gabe eta inauteriak iritsiko dira Olatzagutiara. Olaztiko Gazte Asanbladak ostegunean emanen die hasiera ospakizunei. Kontzertu bikoitza antolatu dute 19:00etatik aurrera. Potro Beroak taldeak emanen dio hasiera festari. Punk doinuak ekarriko dituzte Olatzagutia eta Altsasuko gazteek. Ondotik, Galiziako Bastards on parade taldea igoko da oholtza gainera. Punk-folk kontzertua eskainiko du galiziarrek.