Ruben Garcia San Roman da alkate berria

Guaixe 2010eko otsailaren 8a

Aurreko ostegunean alkate berria aukeratzeko bildu zen Olatzagutiako Udala. Ordezkaritza duten NaBaik, hautetsi independentistek eta PSNk alkate-gai bana aurkeztu zuen. Bakoitzak bere hautagaiaren alde eta gainontzekoen kontra boza eman zuen. Hala inork ez zuen gehiengorik lortu eta hauteskundeetan boto gehien lortu zuen zerrendako hautagaia izendatu zuten alkate: NaBaiko Ruben Garcia San Roman. Legeak hala behartuta hitzeman zuen kargua. Lanaldi erdia udalean emanen du.Ezker abertzaleak ez zuen izendapena babestu, "porlandegiarekin hipoteka duelako. Zeren udalaren akordioen kontra eginez, guztiok adostutako prozedura baten kontra egin du lan egiten duen porlandegiaren alde eginez". Alkate izendatu berriak horren inguruan esan zuenez, "bilera hura informatiboa zen, ez loteslea". Osteguneko bilkuran zazpi zinegotzi egon ziren. Izandako dimisioak direla eta NaBaiko bi aulki hutsik zeuden. Haiek aurki Jone Aierdik eta Nicolas Cruzek beteko dituztela jakinarazi zuen Nafarroa Baik. 3. alkateaIñaki Mentxaka eta Epi Marinen ondoren, Ruben Garcia legegintzaldi honetako 3. alkatea da.