Argazkilaritza digitalean janzten

Guaixe 2010eko otsailaren 10a

Olatzagutiako Udalak Argazkilaritza Digitala eta Photoshop ikastaroak antolatu ditu. Eskaintza bikoitza egin du: hastapen klaseak astearteetan izanen dira eta hobekuntza klaseak ostegunetan. Biak ere 19:30etik 21:30era izanen dira eta 28 orduko iraupena dute. Datorren astean emanen diete hasiera bi ikastaroei. Antolatzaileek jakinarazi dute beharrezko dela kamara digitala edukitzea eta informatikako oinarrizko ezagutza izatea.Ostiralean, 14:00etan amaitzen da izen-emate epea. Matrikula gauzatzeko 50 euroren ordainagiria aurkeztu behar da udaletxean. Udalaren edozein kontu zenbakitan egin daiteke ordainketa, beti ere ikastaroaren izena zehaztuz. Irakasleak arauak betetzen ez dituen ikaslea kanporatzeko eskumena izanen du. Era berean, ikastarotik kanpo geratuko da lehen 3 egunetan edo 2 egunez jarraian huts egiten duen oro. Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen txostenaren bidez ekonomikoki kolokan dagoela ziurtatzen duenak ikastaroa doan izanen du.