Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Lehen partidan Flores Saez Asteasuren kontra ariko da eta bigarrenean Koka eta Mikel Goñik Mikel Garrido eta Oscar Lasa izanen dituzte arerioHaitiren aldeko ekimenek ez dute etenik. Horrela, Garfe enpresak, Olatzagutiako Udalaren laguntzarekin, Haitiko kaltetuen aldeko elkartasunezko pilota jaialdia antolatu du bihar, otsailak 13, larunbata, 19:00etan Olatzagutiako pilotalekuan. Sarrera 10 eurokoa izango da eta bildutakoa Haiti berreraikitzen laguntzeko bideratuko da. Pilotariek ez dute kobratuko. Garferen jaialdian pilotari sakandarren lanarekin gozatzeko aukera izango da. Horrela, lehen partida lau t´erdian jokatuko da. Ziordiko Iurgi Floresek Olatzagutiako Saez Asteasu izanen du arerio. Bi sakandarrak nor baino nor ariko dira eta lehia handia espero da. Eta partida nagusian duela gutxi Asegarce eta Aspe enpresetan aritzen ziren puntako pilotari bikainak lanean ikusteko aukera izango dugu. Kokak Mikel Goñirekin osatuko du bikoa, Mikel Garridoren eta Oscar Lasaren kontra egiteko. Duela gutxi Lakuntzako sansastiñetan antzeko jaialdia antolatu zuen Garfek, eta aipatu pilotariek ikuskizun paregabea eskaini zuten. Ea bihar Olatzagutian horrela gertatzen den. Auzatea eta guztiAntolakuntzatik adierazi dutenez sarreraren zenbakiarekin urdaiazpikoa zozketatuko da eta pilotazaleek gazta, urdai azpikoa eta ardoa dastatzeko aukera izango dute musutruk. Arratsalde pasa bikaina, beraz. Frontisen Bizkaiko Irekia abianAsteburuan hasiko da Frontisek antolatutako Bizkaiko Irekia. Txapelketa binaka jokatuko da eta Pilota Zirkuitu Profesionalerako (CPA) baliogarria izango da. Jorge Nagore irurtzundarra ez da lehiatuko, lesionatuta baitago, baina Jon Gorriti uhartearra gogotsu ariko da. Atzelari sakandarrak Antxiarekin osatuko du bikoa. Antxia CPA txapelketako buru da eta Bizkaiko Irekia irabaztera aterako da, CPAko rankigeko buruan abantaila lortzeko. Asteburuan Bizkaiko Irekiko final laurdenak jokatuko dira. Gaur, Mallabian, 21:30etik aurrera Antxia eta Gorritik Camarero II.a eta Altuna dituzte aurkari. Pilota partidak. Biharko Labriteko jaialdia zabaltzen duen partidan Ismael Chafeek Zearrarekin osatuko du bikoa Leitza eta Peñagarikanoren kontra egiteko.